K.I.U.B.

Zer da K.I.U.B-a?

Uribe Kostako Mankomunitateak bere biztanleei eskaintzen duen doako zerbitzua.

Zertarako balio du K.I.U.B.-ek?

  • Herritarrei informazioa emateko, kontsumitzaileak eta erabiltzaileak diren aldetik, bere eskubideak defendatzeari buruz ondasunen erosketetan eta zerbitzuen erabiltzeko momentuan.
  • Kontsumitzaile eta erabiltzaileengandik kexak, salaketak eta erreklamazioak jasotzeko eta dagozkien erakundeei igortzeko.
  • Gatazken ebazpenetan aholkuak emateko.
  • Kexen eta erreklamazioen konponbidearen alde egiteko,alderdiek bat egitea bilatuz.
  • Kontsumoarekin zerikusia daukaten beste zentro publiko edo pribatuen helbideak eta betebehar garrantzitsuenak ezagutarazteko.
  • Kontsumoari buruzko heziketa eta prestakuntza eskaintzeko.

Nork erabili dezake K.I.U.B.-a?

  • Ondasunak erosten eta zerbitzuak erabiltzen dituztenek,behin betiko jasotzailea direnean.
  • Ezin dute K.I.U.B.-a erabili ondasunak erosi, bildu edo zerbitzuak erabiltzen dituzten pertsonek behin betiko hartzaileak ez direnean.
  • K.I.U.B.-ek mankomunitatearen udalerriren batean erroldatutako pertsonek egindako erreklamazioetan besterik ez.ditu bitartekari lanak egingo.
  • K.I.U.B.-ek informazio eskaera guztiei erantzuna ematen die.

Zein ez da K.I.U.B.-aren eremua?

  • Pertsonen arteko harreman pribatuen kasuak.
  • Judizialki epaitutako auziak edo auzibidean daudenak.
  • Erreklamazioa Administrazio Publikoaren aurka egiten denean.

Nola egin daitezke kontsultak, kexak edo erreklamazioak?

  • Kontsultak pertsonalki erantzungo dira, telefono, posta elektroniko, gutun edo faxen bidez.
  • Kexak edo erreklamazioak egiteko K.I.U.B.-ko horretarako zabalik dituen kontsumitzaile arreta puntu batean egin behar dira, derrigorrez.
  • Uribe Kosta Kontsumoa
  • Osasun eta Kontsumo Saila

Harremanetarako

Kontsumitzailearen bulegoa
Ordutegia: ostiraletan 9:00etatik 14:00etara
Helbidea: Aldai kalea, z/g - 48630 Gorliz
Telefonoa: 94 657 92 81
Faxa: 94 676 26 74
Posta e.: omic2@uribekosta.org

HITZORDUA AURREZ ESKATU