Ingurumena

 
• Birziklatutako papera kontsumitzaileek aurretik erabilitako paperetik ateratzen da.
• Egiterakoan klororekin zuritu ez den papera ekologikoa da.
• Aurretik erabilitako paperarekin eta klororekin zuritu gabe egindako paperari ekologiko-birziklatutako papera deitzen zaio.
• Beira oso aproposa da behin eta berriro erabiltzeko.
• Etxeko zaborraren %7 baino gehiago beira da: botilak eta kristalezko ontziak. Dagokion ontzian jarriko bagenu zabortegietara joaten den zabor kantitatea murriztuko genuke.
• Horretaz gain, jakin beharra dago pilak oso kutsakorrak direla. Erabilitako pilak zabor potera botaz gero osatzen dituzten osagai toxikoak ( merkurio, beruna edo kadmio moduko metal astunak) gure elikadura katean sar daitezke gure kontsumorako edo ureztatzeko uraren bidez. Gramo batekin bi milioi litro ur kutsatu daitezke.
• Laster PUNTU GARBI bat izango dugu edozein motatako hondakin kutsakorrak birziklatzeko.