Ingurumena

 

Paper bilketa zerbitzua

Paper eta kartoi bilketa zerbitzua ematearen hobetze aldera eskertuko genizueke hurrengo aholkuak jarraituko bazenituzte:

  • Horretarako dauden ontzi urdinetan papera eta kartoia besterik ez sartu.
  • Kartoi kutxak tolestu ontzian sartu baino lehen.
  • Tetra-brikak ez sartu.
  • Plastikozko poltsak ez sartu.
  • Ez utzi poltsak edo kutxak ontzien kanpoko aldean, garbitasun arazo larriak sortzen baititu zure herrian.

Beira bilketa zerbitzua

  • Botilak edo beirazko gauzak zure herriko “iglu” ontzietan sartu.
  • Sartu baino lehen ken iezazkiezu beirazko ez diren osagaiak, adibidez: kortxoa, metalezko tapak, e.a.

Pila bilketa zerbitzua

  • Utzi zure pilak zure herriko kale desberdinetan dauden ontzi horietan.
  • Utz ditzakezu ere denda laguntzaileek dituzten ontzi berdeetan.
  • Ontzia beterik aurkituz gero deitu 946 762 674 telefonora eta adierazi ontzi horren zenbakia edo bestela kokapena.

Tresnen bilketa zerbitzua

  • Altzariak edo gauza iraungarriak botatzeak ingurumenari kalte larriak sortzen dizkio.
  • Deitu udaletxera eta bertan adieraziko dizute non eta zein ordutan joango dira bila. Udaletxeko telefonoak hauek dira :

    Barrika: 94 677 13 94
    Berango: 94 668 00 08
    Gorliz: 94 677 01 93
    Lemoiz: 94 687 90 09
    Plentzia: 94 677 32 10
    Sopela: 94 676 53 53
    Urduliz: 94 676 20 61