Hondartza

KALITATE ETA INGURUMEN ZIURTAGIRIAK

Bizkaiko kostaldeko hondartzen ardura eta erantzukizuna dugun erakundeak lanean ari gara kudeaketa integratuko sistema ezartzeko eta garatzeko, hau da, ISO 9001 eta ingurumeneko kalitate sistemetarako ISO 14001 nazioarteko arauekin bat kalitatea kudeatzeko sistemetarako ziurtagirira iristeko aukera emango diguna.

Kudeatzeko sistema honen ezarpenaren xedea gure hondartzek eratzen duten natura inguruaren erabilera begirunetsuagoa da eta, aldi berean, erabiltzaile guztiei hondartza horietan kalitate hobea eskaintzea.

Hondartza hauek lortu dituzte ISO 9001 eta 14001 ziurtagiriak: La Arena (Muskiz y Zierbana), Bakio, Laida y Laga (Ibarrangelu), Karraspio (Mendexa) Arrietara - Atxabiribil (Sopelana), Ogella (Ispaster), Isuntza (Lekeitio), Arrigorri (Ondarroa), Plentzia, Gorliz, Ereaga (Getxo), Arrigunaga (Getxo) eta Aritzatxu (Bermeo).

Bizkaiko hondartzen kudeaketa sistema integratuaren abiaburu nagusiak ingurumen eta kalitate politikak dira eta horietan esku hartzen duten erakundeek bete behar dituzten beharkizun eta konpromisoak azaltzen dira.

2019 Udaldiko Kalitate eta Ingurumen Politika (LINK A LA POLITICA)

KALITATE TURISTIKOKO (Q) ZIURTAGIRIA

Gorlizko hondartzak, UNE-ISO 13009:2016 (Turismo eta antzeko Zerbitzuen/ Hondartzan kudeaketarako betebeharrak eta gomendioak) araudiaren araberako kudeaketa sistema ere dauka. Urtero egiten diren auditoretzak gaindituz.

HONDARTZAKO ZERBITZUAK

Udako denboraldia ekainaren 1etik irailaren 30era zabaltzen da.

Bizkaiko Foru Aldundiak areko garbiketa, hondakinen bilketa eta dutxak kudeatzen ditu, baita Hondartzaina zerbitzua ere.

Gurutze Gorriak sorosmen zerbitzuaren arduraduna da.

Gorlizko Udala paseoko komunak eta dutxak (Busterri, Hondartza Ibiltoki eta Astondo) eta ibiltokiko garbiketa eta hondakinen bilketaz arduratzen da.

Gorlizko Hondartzan, Udalak esleitutako, 2 taberna (Busterri eta Hondartza Ibiltokia) eta izozki postu bat aurkitu daitezke.

Gorlizko hondartzan eskaintzen diren zerbitzuak eta ordutegiak hurrengoak dira:

  • Sorosmen zerbitzua: udako denboraldian 11:00tatik 20:00ak arte.
  • Hondartzain zerbitzua: udako denboraldian 11:00tatik 20:00ak arte.
  • Komunak eta dutxak: udako denboraldian 10:00tatik 21:00ak arte.
  • Mugikortasun urriko pertsonak bainatzeko zerbitzua: uztaila eta abuztuan 11:15tatik 18:45ak arte Astondon.

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak bainatzeko uren kalitatearen azterketak astero egiten ditu, Gorlizko hondartzan 3 laginketa puntu daude. 2018 KALIFIKAZIO OROKORRA: BIKAINA izan da.

KEXAK ETA IRADOKIZUNAK

Erabiltzaile guztiek helarazi ahalko dizkigute kexak eta iradokizunak, hauek 7 eguneko epean erantzungo dira.

Udako denboraldian kexak eta iradokizunak, hondartzan bertan ematen den Hondartzaina zerbitzuak batzen ditu.

Udatik kanpo egin nahi diren komunikazioak, Udaletxean bertan edo web gune honetako tramiteak on line bidez egin beharko dira. Hemen kexak eta iradokizunak helarazteko esteka:

http://www.gorliz.eu/eu-ES/Izapideak/Orrialdeak/procedimiento-detalle.aspx?id=e205ca14-7748-e111-8c06-00237d32158c

Urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarritakoari jarraiki, ez dira baliokotzat hartuko posta elektronikoz egindako komunikazioak, interesdunen nortasuna akreditatzen ez delako.

INFORMAZIO GEHIAGO

Hondartzako bandera, eguraldia, uraren temperatura eta okupazioaren inguruko informazio, besteak beste, kontsultatzeko:

Bizkaiko Foru Aldundiko Web gunea

TAO ordenantza eta informazioa:

Gorlizko TAO

Hondartzako egoera sanitario eguneratua ezagutzeko:

Ingurugiro Osasuna ”Hondartzen osasun egoera”

KONTSULTARAKO AGIRIAK

 2019 Hondartzako fitxa (PDF 532KB)

 2019 Hondartzako elementuen mapa (PDF 691KB)

 Gorlizko hondartza erabiltzea eta gozatzen arautzen duen
ordenantza (PDF 165KB)


 Zerbitzuak eta adierazleak (PDF 949KB)

 2019ko iraileko ekintzen egutegia (PDF 570KB)

  • Uribe Kosta Iraunkortasuna

Lotutako informazioa