Gizarte-eskubideak

 

Azken urteotan aurrerapen pausu nabarmenak eman dira gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna lortzearren. Hau guztia  mugimendu feministari esker eta oinarrizko eskubideak lortzeko eta bereizkeriaren aurkako emakumeen mugimenduari esker lortu da.

Aldarrikapen hauek azaleratzen dute gizonen eta emakumeen arteko desberdintasunak oso errotuta daudela gure gizartean eta estereotipo kultural  eta sozialetan oinarrituta daudela. Hori dela eta, beharrezkoa da botere publikoen esku hartzea gizarteko esparru guztietan benetako beharrezkoa den berdintasuna lortzeko.

Gizarte berdinzaleagoa lortzeko politiken bulkada udalaz gaineko organoetatik besterik ez dira egin behar, baizik eta  udal eremutik , kasu honetan mankomunatua, pertsonen hurbiltasuna dela eta. Horri esker emakumeen eta gizonen beharrak eta interesak hobeto ezagutuko dira, eta biztanleria parte hartzeko bidea zabalduko da, bertan emakumeak ere egon behar dira.

Gizonen eta emakumeen arteko berdintasun zerbitzuaren helburua gizonen eta emakumeen arteko berdintasun printzipioa udal egituretan eta jarduera publiko maila guztietan modu eraginkorrean ezartzea da. Biztanleriaren sentsibilizazioa eta parte hartzea sustatuz gaur egungo desberdintasun egoerak aldatzeko.

Mankomunitateko gizonen eta emakumeen arteko berdintasun zerbitzuak honako zerbitzuak ematen ditu:

  • Emakumeen eskubide eta baliabideen inguruko informazioa eta aholkularitza eskaintzen du.
  • Emakumeen eskubideak babesteko emakumeen asoziazionismoari laguntza ematen du.
  • Emakumeen eskubideak zabaltzen ditu, informazio eta sentsibilizazio kanpainen bidez.
  • Emakumeen sustapen soziala bultzatu: ikastaroak, mintegiak eta jarduera desberdinak antolatuz.

Uribe Kostako Emakumeen Parte hartze Kontseilua

 

Uribe Kostako Emakumeen Parte hartze Kontseilua 2006ko abenduan sortu zen, Berdintasun Zerbitzuak eta mankomunitatearen herrietako emakume elkarteek osatua.

Kontseilua ez da erabakitzako eremua, parte hartzeko, galdetzeko baizik. Bere xedeak hauek dira:

  • Elkarte guztiak elkartzeko eta partekatzeko eremua  erraztea
  • Uribe Kostako mankomunitatearen zazpi herrietako elkarteek eta emakumeek parte har dezaten bidea ezartzea
  • Berdintasun Zerbitzuak, emakumeek eta emakumeen elkarteek informazioa partekatzeko  eta koordinatzeko baliabidea sortzea.

Kontseilua zabalik dago parte izan nahi dituzten Uribe Kostako emakume guztientzat. Parte hartzeko harremanetan jarri berdintasuna@uribekosta.org posta elektronikoaren bidez .

Legeria

Emakume eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legea 18

Emakume eta gizonen berdintasun eraginkorrerako martxoaren 22ko 3/2007 lege organikoa. Españako Parlamentua

Genero indarkeriaren kontrako erabateko legea

Etxeko Biolentziaren Biktimak Babesteko Aginduaren lege erregulatzailea

Bizitza familiarra eta lana adiskidetzeko legea

Familiei laguntzako erakunde arteko II Plana

Autonomia pertsonala sustatzeko eta menpekotasun egoeran dauden pertsonak laguntzako legea

EAE-ko emakumeen eta gizonen berdintasunerako V. Plana. IX Legealdirako Jarraibideak

Kontaktua

Lehiaketa

  • Lehiaketa