Alkate andrearen mezua

Gorliztik www.gorliz.eu udal webgune berrira nire ongietorri beroena eman nahi dizuet. Webgunearen asmo nagusia, herritarrei zein bisitariei gure udalerriari buruzko informazio ahalik eta zabalena eskaintzea da.

Webgune honen bidez nabigatuko dutenek Udalak nola funtzionatzen duen baita herritarren eskura dauden zerbitzuei eta turismoari buruzko informazio guztia ere zuzenean ezagutuko dute. Atari berri honek, gainera,  aurrera pausu teknologiko garrantzitsua dakar, harrezkero Gorlizko biztanleek administrazio-tramiteak telematikoki egiteko aukera izango dute eta, Udaletxeraino  etorri gabe.

Laburbilduz,  gure helburua edozein pertsona, edozein momentutan eta munduko edozein lekutan, gu ezagutzeko eta Udalarekin harremanetan jartzeko aukera izatea da. Hori dela eta, webgune honetatik gu bisitatzera  eta gure herriaz gozatzera gonbidatzen zaituztet.

Agur bero bat

Arantza Etxebarria Villabeitia

Gorlizko alkate andrea

Kontaktua

Helbidea: Eliz plaza, 1. 48630 Gorliz
Telefonoa: 94 677 01 93
Faxa: 94 677 58 07
E-posta: udala@gorliz.net

Ordutegia:
Urritik maiatzera
Astelehenetik ostiralera 9:00etatik 13:00etara eta astearte eta ostegunetan 17:30etik 19:30era.
Uztailetik irailera
Astelehenetik ostiralera 9:00etatik 13:00etara.

Alkatetza: alkatetza@gorliz.net