Ordenantzak, dirulaguntzak eta araudiak

 

Gorlizko Udalak, bere udal-aurrekontuetan, hainbat diru-laguntza eta laguntza ematea aurreikusten du, horien helburua izanik udal-interesa duten eremu eta diziplinetan elkarteek eta erakundeek egiten dituzten jardueretan laguntzea.

Tokiko Gobernu Batzarrak, 2019ko martxoaren 7an, DIRU-LAGUNTZA PROGRAMA onartu zuen, bai eta 2019rako diru laguntza arautuak emateko deialdia ere.

Programa zein nolakoa den jakin nahi duenak eskuragarri dauka Herritarren Arretarako Zerbitzuan —SAC— eta Udalaren web orrian (www.gorliz.eu).

Orokortasunez, eta beste epe batzuk jarrita dituzten laguntza programak izan ezik, 30 egun naturaleko epean aurkeztu behar izango dira eskabideak, deialdi hau Udalaren web orrian argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

Eta hori adierazten dizuet jakin dezazuen eta dagozkion ondorioak sor ditzan.
Gorliz, 2019ko martxoaren 11a