Leku interesgarriak

 

Andra Mari Sortzez garbia eliza Elexalden, hirigunean, dago. X eta XI. mendeen hasieran eraiki bazen ere, XVIII. mendean berreraiki zuten Martin de Uribeondo arkitektoaren zuzendaritzapean. Elizaren alboan interpretazio panel bat aurkitu daiteke.

2007. urtean aztarnategi bat aurkitu zen Bizkaiko VIII-IX mendeetako goi erdi Aroko lehen populatze dokumentatua izanik. Berreskuratu diren zeramikazko tresna kopuruagatik, gaur arte indusitako goi erdi Aroko zeramika bilduma handi eta hoberena da. Aintzinako kanpaien estruktura lantzeko labea ere aurkitu zen eta baita ere 100 hobiratze baino gehio eta hezurtegi bat.