Leku interesgarriak

 

Agirre Andra Mari baseliza Andra Mari auzoan aurkitzen da. Butroeko leinu etxeako lehenengo eliz monasteriala izan zen eta XI. mendean bazegoen aurreneko baseliza. Toki honetatik itsasadar eta badiako ikuspegi peregabeak daude. Abuztuaren 5ean hasten dira auzoko jaiak.

Andra Mari auzo honetatik ederki ikusten dira Butroeko errekaren ibaiahoa, eta oskol itxurako badia.
Era errezean egina, manposteriako hormak dituen habearte bakarreko baseliza dugu, oso esanguratzua da, era berean, bere elizpe printzipala, bertan, baseliza eraberritu aurretik, marinel askoren esker onak gordetzen ziren, Andramariri eskerrak ematen zioten itsasotik osorik itxultzeagatik.