Leku interesgarriak

 

Hondartzaren alboan, ikuspegi paregabeaz, Gorlizko ospitalea aurkitzen da, hasiera batean, itsas erietxea izan zena. XX. mende hasieran inauguratuta, 1919ko ekainaren 29an Areilza eta Larrinaga medikuak.Areilza doktorearen estatua hasieran ospitalearen aurrean kokatzen zen baina 2008an hondartzako obrak zirela eta Astondoko aldera aldatu egin da, eta bertan lotuko da. Laureano Jadoren eskultura aldiz, ospitaleko lorategietan kokatzen da.

Proiektuan Bizkaiko Foru Aldundia, “Hermanas de la caridad” eta “Junta de Damas” parte hartu zuten estatu mailan hormigoi armatuz egindako lehenengo eraikina izanik. Bere kokapena berezko garrantzia eduki zuen, hasiera batetan umeen tuberkulozia sendatzeko eraiki baitzen, eta Gorlizek bere mikroklimari esker, eguzki ordu gehien jasotzen duen herria da Bizkaia mailan eta bere itsasoko uretan iodo asko dagoenez, tuberkulosia sendatzeko leku ezin hobea zen.

Ospitalea ospea eman zion herriari, baina garrantzitsuagoa izan zen Bizkaiko Foru Aldundiarekin zenbait hitzarmen idaztea, hitzarmen honen ondorioz Gorlizeko udaletxeak lehenengo edateko ur sarea lortu zuen herriarentzat.
Hasiera batean ospitalea bakar batzuen lan gogor eta desinteresatuari esker jarri zen abian, gainera momentu horretan tuberkulosiaren plaga gogor jotzen ari zuen. 1911rako Bilboko 6000 pertsona kutsatuta zeuden eta Bilboko biztanleria 80000 pertsona baina gutxiago ziren, honi gehitu behar zaio gerratea eta honen ondorioak, zeinek, gaixotasuna indartu zuten, urte batzuk eta gero hasi ziren antibiotiko erabiltzen eta gaixotasuna desagertarazteko bidean jarri zen.

Ospitaleak tuberkulosiaren kontran borrokatzeko ezinbesteko lagunak zituen: eguzkia, itsasoko iodoa eta eraikin handi bat, galera zabalekin, solariumekin hornituta freskotasuna emateko, azulejo zuriak eta urdinak erabili ziren fatxadarako. Hori guztiari elikadura orekatu bat eta moja batzuen lan gogorrari esker lehengo urteko 110 ume gaixoen laguntzaile ezin hobeak bihurtu ziren, hain handia izan zen hauen lana zein 1935. urterako gaixoen kopurua bikoiztu zela.

Ospitaleko zuzendaritza “patronato de damas” delakoa eramaten zuen dohainei esker, momentu horretan oso ondo ikusita zegoen emakumeek horrelako ekintzak egitea, are eta gehiago umeekin zerikusia bazuen.
Ospitala herriarentzat historio bizia den moduan ospitalea ere historiaren zati bat bihurtu da, adibidez 1937an gerra zibila hasi zenean, ospitaleko gaixoak eta bertako langileek Frantziara alde egin zuten “Goizeko izarra” izena zuen itsasontsian. Sota familia izan zen itsasontzia jarri zutenek.

1970. urtean Zirugiako Ortepia Instituan bilakatu egin zen. Baina bere azken epealdia gaur egunera arte 1985ean jartzen da martxan Osakidetzako sarean sartzean. Hala ere, hainbat gauza aldatu badira ere, bere baitan gordetzen du hasierako laguntzaren ideia. Horrela bertan lan egiten duten mediku, fisioterapeutak eta ATSak argi daukate beraien betebeharren garrantzia, eta aspalditik dakite zelako garrantzia duen ongizate fisiko eta mentala arin sendatzeko ibilbidean.

Ospitala Gorlizko enpresarik handiena da eta era berean herriarentzat ikurra bihurtu da, eta berebiziko garrantzia eduki du herriaren garapen iraunkorran.