Leku interesgarriak

 
Bizkaiko hondartzen artean politenetariko bat dugu Gorlizekoa, bisitari asko izaten dituen hondartza da, seguraski bere segurtasunagatik eta sarrera erreza duelako. Oskol itxura duen badiari esker, hondartzako urak lasaiak dira eta oso komenigarriak ur kirolak egiteko: bodyboard, igeriketa etab.