Kokapena

Gorliz herria Euskadiko kostaldearen mendebaldean kokatua dago, Bilbotik 25 kilometro ekialdera.

Gorliz

Iparraldean eta mendebaldean Bizkaiko Golkoarekin egiten du topo, ekialdean, Lemoiz herria du eta hegoaldetik Plentziarekin egiten du topo, azken herri honekin Butroiko itsasadarra amankomunean du.

Bere lur eremua 10,29 km2-ak Uribe eskualdean aurkitzen dira.

Haran berdeak eta itsaso urdina bereizten dira herri honetan, mikroklimaz gozatzen du herri honek, tenperatura gozoak eta atseginak izaten dira urte osoan zehar.

Gaur egun biztanleria, 5200 baino gehiagokoa da (udan laukoiztu egiten da) eta herriak dituen zortzi auzoetan zehar banatzen da: Elexalde, Andra Mari, Uresarantza, Gandia, Areatza, Gaminiz (San Jose auzoa), Guzurmendi eta Orabille. Bertako ekonomia zerbitzu sektorean oinarritzen da, gehien bat, turismoak duen indarra dela eta. Nekazaritza eta abeltzantza leku zehatz batzuetan mantendu da baina atzera pausu nabaria bizi izan du azkenaldian herriak izandako hazkundeagatik.

Gorliz inguruko herriekin oso ondo komunikatuta dago errepidez, Getxorekin BI-634, Bakiorekin BI-3151 eta Mungia BI-2120 errepideen bidez, gainera Loiuko aireportua 20 minutura aurkitzen da. Bestalde, 20 minuturo, metroa eta herria komunikatzen duen autobusaren zerbitzua dago eta era berean ere, Lemoiz eta Getxo herriak lotzen dituen autobus zerbitzu bat dago, kasu honetan orduro ateratzen dena.

Mapak