Historia

Gorlizek 52. eserlekua zeukan Gernikako Batzar Orokorretan eta Uribeko merindadeko elizatea eta Oñaztarren aldeko herria zen. Bertan Amezaga, Artaza, Arteaga, Baraiz, Basaldua, Gana, Gandia, Hormaza, Oñate, Ibarra eta Rola familiak kokatzen ziren besteak beste. 1299. urtean Diego Lopez de Haro jaunzuriak Gaminiz auzoa hartu zuen hiribildu berri bat sortzeko gaur egungo Plentzia.

Itsasargia

Bere lurraldea zela eta itsasontzigintzan ahokatuak izan dira, era berean abeltzantzan, nekazaritzan eta itsasgintzara ere, horretarako alboko basoetako egur ugari aprobetxatu zuten itsasontziak egiteko. Astondoko aldean arotzak itsasontzi "benakeroak" lantzen zituzten burdin mineral trafikorako erabiltzen ziren leku aproposa zuten. Gorliz eta itsasoa bat ziren, horrela armadore asko herrian kokatu ziren eta XVIII. mendean, 1740. urtean, Bizkaiko flotako merkanterik garrantzitsuena izan zen. 15 itsasontzi zituen 5280 kintalekoak, 264 toneladagaz, eta lehen postura heldu zen Bilbo ostean.

1741. urtean Bizkaiko jaurerriak Bizkaiko Golkoan ingeles gerrarako itsasontziak zeudela jakinda kosta aldea indartu zuen eraso baten aurrean prebenituta egoteko. Gorlizko Badia defentsarako bi gotorleku eduki zuen, bata Arenal auzoan egon zen (gaur egun Areatza) eta bestea Askorriagan (eraikinaren oinarriak lotzen dira) XVIII. mendean eraikiak eta XIX. mende bukaerara arte erabiliak izan ziren.

XX. mendearen hasieran Gorlizek itsasoarekiko lotura mantendu arren, nabarmentzen hasten da, gutxinaka, atsedenerako gune garrantzitsu moduan. Industrializazio prozesua hasi zen Euskadin eta aldaketa sakonak hasten dira, aisia eta udarako lekuak bilatzen hasten dira. Industrializazioak sortutako burges berriek, hauek Gorlizen aurkitzen dute leku paregabea eta jadanik nabaritzen da herriak bere ekonomia aldatuko zuela laister.

Heraldika: Gorlizko elizatearen nortasun historikoa itsasoarenganako hurbiltasunagatik zehaztuta dago, bere armarrian ikus daitekeen bezala.

Zilarrezko atzealde batean, itsasontzi bat berezko eran, dorredun eliza baten ondoan, berezko eran ere, eta hau dena uhin urdin eta zilar kolorean jarrita. Gorlizko elizateak, bere banderarekin  ,  zeinen bere moldaera 2003.abenduaren 2an Bizkaiko Batzar Nagusietan onartuta izan zen.