Informazioa
Izapide honen bidez interesdunak segregazio edo banaketa / etxebizitza edo hiri partzelaren agregazio edo taldekatzea lizentzia eskatuko du.
Eskaera jaso denean, eta zuzendua izan denean behar izanez gero, espedientearen instrukzioari ekingo zaio udal txosten teknikoa igorriz, ebazpen proposamen gisa.
Txosten honen arabera, espedientea ebazten duen organoak ebazpena igorriko du eta interesatuari jakinaraziko zaio.
Datu komunikazioaren kasuan interesdunak eskaera bidaliko du eta sarrera egiaztagiria igorriko zaio administrazio erregistroari.
Dokumentazioa
Izapide honen hirugarren pausuan honako dokumentazioa erantsi behar da:
- Besteak
- Ordainagiria
- Agregazio / elkartze eskritura
- Segregazio eskritura
- Agregazio / elkartze proiektua
- Segregazio / zatitze proiektua
Oharrak
Izapide hau hainbat kanalen bidez egin daiteke.
www.gorliz.eu webgunean bitarteko telematikoak erabiliz bidera dezakezu.
Elizako Plaza, 1, 48630 Gorlizen kokatutako udal bulegoetan ere bidera dezakezu. Bertan dagokion inprimakia bete eta «Dokumentazioa» fitxan eskatzen den dokumentuak aurkeztu beharko dira.
Zalantzarik badaukazu edo informazio gehiago eskuratu nahi baduzu, deitu Gorliz Udaleko telefono honetara: 94 677 01 93
Bideratze elektronikoko sistemari buruzko zalantzarik izatekotan, deitu 900 840 250 doako telefono zenbakira BiscayTIKeko Herritarrentzako Arreta Zentroarekin harremanetan jartzeko.