Informazioa
Izapide honen bidez, interesdunak toki zehatz batean zarata neurtzeko eskatuko dio Ingurumen Sailari.
Zaratak ez badu udal ordenantzak onartzen duen zarata-ataria gainditzen, interesdunak zerbitzu horri dagozkion tasak ordaindu beharko ditu. Zaratak ataria gainditzen badu, ordea, ez du inolako tasarik ordaindu behar izango.
Dokumentazioa
Izapide honen hirugarren pausuan honako dokumentazioa erantsi behar da:
Oharrak
Izapide hau hainbat kanalen bidez egin daiteke.
www.gorliz.eu webgunean bitarteko telematikoak erabiliz bidera dezakezu.
Elizako Plaza, 1, 48630 Gorlizen kokatutako udal bulegoetan ere bidera dezakezu. Bertan dagokion inprimakia bete eta «Dokumentazioa» fitxan eskatzen den dokumentuak aurkeztu beharko dira.
Zalantzarik badaukazu edo informazio gehiago eskuratu nahi baduzu, deitu Gorliz Udaleko telefono honetara: 94 677 01 93
Bideratze elektronikoko sistemari buruzko zalantzarik izatekotan, deitu 900 840 250 doako telefono zenbakira BiscayTIKeko Herritarrentzako Arreta Zentroarekin harremanetan jartzeko.