Agenda

 

Datorren ostiralean, azaroak 14, tailer bat egingo dugu, Gorlizko herritarrek Hiri Antolamenduaren Plan Orokorrari egiten dizkioten ekarpenak jasotzeko; lehenengo tailerra izango da hori.

Eguna: azaroak 14
Lekua: Sertutxena (Eloisa Artaza, 1)
Tailerraren ordutegia: 17.00-19.00

Ezin baduzu bileretara etorri, eta eskariak edo iradokizunak egiten nahi badituzu, helbide elektronikoan (participacionPGOU@gorliz.net) edo Udaletxean jarriko den postontzian ere utz ditzakezu.

Zer da Hiri Antolamenduaren Plan Orokor berria?

Gorlizko Udala Hiri Antolamenduaren Plan Orokorra (HAPO) berrikusten hasi da. HAPO hirigintza tresna bat da, gure udalerriko hirigintzaren hainbat alderdi antolatu eta planifikatzen duena. Hona hemen alderdi horiek zein diren: etxebizitza, hiria birsortu eta berritzea, lurzoru berriak okupatzea, ekonomia jarduera (nekazaritza eta abeltzaintzakoa barne), espazio libreak, udalerriko ekipamenduak, irisgarritasuna eta mugikortasuna (aparkalekuak barne) edo ingurumena.

Hasierako fase honetan, bereziki garrantzitsua da zuk parte hartzea; izan ere, oraintxe jarriko dira denok eraiki nahi dugun udalerriaren oinarriak.

 Informazio guztia (PDF 199KB)