Albisteak

 

 "UK FAMILIAK" egitasmoaren aurkezpena.

Mankomunitateko Adikzio eta Osasuna Sustatzeko Zerbitzuak, guraso elkarte, teknikari eta zinegotziekin batera antolatutako gurasoentzako hitzaldi ezberdinen agenda da. Bertan, ikasturte honetan zehar, gurasoentzako tailer ezberdinak agertzen dira, gai ezberdinak jorratzeko helburuarekin.

Hitzaldi guztiak irekiak eta doakoak dira, hau da: "nahiz eta ni herri batekoa izan beste herri bateko hitzaldia interesatzen bazait, hurbildu naiteke". Baldintzak, mankomunitateko biztanlea izatea eta izena ematea dira. Horretarako, hitzaldia  baino 5 egun lehenagora arte email bat bidali dezakete preven@uribekosta.org posta-elektronikora ala 94.657.88.10 telefonora deitu dezakete.

AGENDA (pdf-359kb)