Albisteak

 

Toki Jaurbidearen Oinarriak arautzen dituen Legeak —apirilaren 2ko 7/85 Legeak— ematen dizkidan eskumenak erabiliz eta Toki Erakundeen Antolamendu, Funtzionamendu eta Araubide Juridikoaren Erregelamenduaren 36.1 artikuluan ezarritakoa betez, dei egiten diet udalkide guztiei Udalbatzaren ohiko bilkurara etor daitezen. Batzarraldiaren lehenengo deialdia 2017ko UZTAILAREN 13an, OSTEGUNEAN, izango da, 19.00etan.

Lehenengo deialdian ezin bada batzarraldia egin, bigarren deialdian egingo da, handik eta berrogeita zortzi ordu geroago, batzar aretoan.

AZTERGAIAK

1.- 2017ko maiatzaren 25ean egindako bilkuraren akta onartzea, bidezkoa bada.

2.- Berri ematea.- Gaia: Alkatetzak 2017ko maiatzaren 23tik 2017ko uztailaren 10era arte emandako dekretuak. (Honekin batera doaz 2017ko 27. dekretutik 36ra bitarteko dekretuen kopiak).

3º.-  2016 urteko Kontu Orokorra onartu, bidezkoa bada.

4ºEskariak eta galderak.

Gorlizen, 2017ko uztailaren 11an

ALKATEA