Albisteak

 

18 eta 25 urte arteko adina duzu eta hiru hilabetetan zehar enpresa batean praktikak egitea gustatuko litzaizuke? Gorlizko Udalak, Uribe Kostako, Getxo, Leioa herriekin eta Bizkaiko Foru Aldundiarekin batera, enpresetan praktikak egiteko beka-programa bat eskainiko du uztailetik aurrera.

 

Partehartzaileek 18 eta 25 urte bitarteko adina izan beharko dute, ikasketak amaitu barik, eta Mankomunitateko herriren batean erroldatuta egon. 20 bekadun egongo dira, eta praktikak hiru hilabetekoak izango dira. Partehartzaile bakoitzak 300 euro jasoko ditu.

 

Izen emateak: ekainaren 2tik 27ra arte Gazte Informazio Gunean (Kultur Etxea)