Albisteak

 

Toki Jaurbidearen Oinarriak arautzen dituen Legeak —apirilaren 2ko 7/85 Legeak— ematen dizkidan eskumenak erabiliz eta Toki Erakundeen Antolamendu, Funtzionamendu eta Araubide Juridikoaren Erregelamenduaren 36.1 artikuluan ezarritakoa betez, dei egiten diet udalkide guztiei Udalbatzaren ohiko bilkurara etor daitezen. Batzarraldiaren lehenengo deialdia 2017ko AZAROAREN 30ean, OSTEGUNA, izango da, 8,30etan.

Lehenengo deialdian ezin bada batzarraldia egin, bigarren deialdian egingo da, handik eta berrogeita zortzi ordu geroago, batzararetoan.

AZTERGAIAK

1º.- 2017ko irailaren 27an eta urriaren 27 egindako bilkuren aktak onartzea, bidezkoa bada.

2º.- Berri ematea.- Gaia: Alkatetzak 2017ko irailaren 15etik 2017ko azaroaren 27ra arte emandako dekretuak. (Honekin batera doaz 2017ko 60. dekretutik 66ra bitarteko dekretuen kopiak).

3.- Gorliz Udaleko Lanpostuen zerrenda aldatu eta Udalbatzak hartutako akordioa zuzendu, hala badagokio.

4º.- Guzurmendi-Mastietas-eko I.E.U.ko eremua urbanizatzeko lanak kontratatzeko oinarrien plegua onartu eta kontratatzeko espedienteari hasiera eman, hala badagokio.

5º.- Ibilgailuen aparkalekuaren mugaketa arautzen duen Ordenantzaren aldaketan diren akatzak zuzendu.

6º.- Euskeraren Nazioarteko egunari buruzko aldarrikapen instituzionalaren proposamena

7º.-Euskararen Nazioarteko Egunari buruzko aldarrikapen instituzionala, EH BILDU taldeak aurkeztuta.

8º.- EH BILDU taldeak aurkeztutako anbulantzia zerbitzuari buruzk mozioa.

9º.- EAJ PNV taldeak aurkeztutako anbulantzia zerbitzuari buruzko mozioa.

10º.- Eskaerak eta galderak 

Gorlizen, 2017ko azaroaren 27an

ALKATEA

ARANTZA ETXEBARRIA VILLABEITIA