Albisteak

 

Toki Jaurbidearen Oinarriak arautzen dituen Legeak —apirilaren 2ko 7/85 Legeak— ematen dizkidan eskumenak erabiliz eta Toki Erakundeen Antolamendu, Funtzionamendu eta Araubide Juridikoaren Erregelamenduaren 36.1 artikuluan ezarritakoa betez, dei egiten diet udalkide guztiei Udalbatzaren ez ohiko bilkurara etor daitezen. Batzarraldiaren lehenengo deialdia 2016ko URRIAREN 27an, OSTEGUNEAN, izango da, 19:30etan.

Lehenengo deialdian ezin bada batzarraldia egin, bigarren deialdian egingo da, handik eta berrogeita zortzi ordu geroago, batzar aretoan.

AZTERGAIAK

1.- 2016ko irailaren 30ean egindako bilkuraren akta onartzea, bidezkoa bada.

2.- Hiri Antolamenduko Plan Orokorra jendearen aurrean jartzeko onespena, bidezkoa bada.

3.- Alkatetzaren proposamena.- Gaia: Kide anitzeko organoetarako udal ordezkariak izendatzeko aldaketa.

Gorlizen, 2016ko urriaren 24an

ALKATEA

ARANTZA ETXEBARRIA VILLABEITIA