Albisteak

 

Udalbatzaren osoko bilkura 2016ko ekainaren 30ean ospatutako saioan, beste besteak, hitzez hitz, akordio honetara heldu zen:

4.- MOZIOA, GURE ESKU DAGO GORLIZ PLENTZIAK AURKEZTUA.- GAIA: EUSKAL HERRIAREN ERABAKITZEKO ESKUBIDEA.

ASIER GARCIA EAJ/PNVko zinegotzia denak, aurkezten den mozioa irakurriko du:

…/…
“EUSKAL HERRIAREN ERABAKITZEKO ESKUBIDEAREN ADIERAZPENA   izeneko dokumentua Gorlizeko Udaletxeko Osoko Bilkuran irakurri eta bozka dadila eta, aldeko iritzia irtengo balitz, ekimenaren nolabaiteko difusioa egin dadila: argazkia, prensa bidezko hedapena …

Hona proposatzen digun testua:

EUSKAL HERRIAREN ERABAKITZEKO ESKUBIDEAREN ADIERAZPENA

1. Herri bat gara, erabakitzeko eskubidea daukagu, herritarron garaia da.
2. Euskal herritarrok eskubidea dugu gure estatus politikoaren gainean galdetuak izateko.
3. Guk, Gorlizeko herritarrok konpromisoa hartzen dugu dagokigun eskubide hori aldarrikatzen jarraitzeko haren gauzatzea lortu arte.
4. Ezinbestekotzat jotzen dugu erabakitzeko eskubidearen aldeko eragile social eta politikoek ituna egitea eskubidea gauzatzeko.
…/…

Mª CARMEN BASABE, GIGko zinegotzia denak: Talde Independientea ez du talde moduan bozkatzen baizik eta Gorlizko Talde Independienteko zinegotziek bakoitzak bere izenean bozkatuko dute.

 Horrenbestez, Udalbatzaren osoko bilkurak bozka emateko jarri da adierazpena. GORLIZKO TALDE INDEPENDIENTEKO ZINEGOTZIEK, beren izenenean ematen dute botoa eta honen arabera Udalbatzaren osoko bilkurak aho batez ERABAKI DAU:

 LEHENENGOA: Herri bat gara, erabakitzeko eskubidea daukagu, herritarron garaia da.

 BIGARRENA: Euskal herritarrok eskubidea dugu gure estatus politikoaren gainean galdetuak izateko.

 HIRUGARRENA: Guk, Gorlizeko herritarrok konpromisoa hartzen dugu dagokigun eskubide hori aldarrikatzen jarraitzeko haren gauzatzea lortu arte.

 LAUGARRENA: Ezinbestekotzat jotzen dugu erabakitzeko eskubidearen aldeko eragile social eta politikoek ituna egitea eskubidea gauzatzeko

 BOSTGARRENA: Argitara bedi akordio hau hedabideetan, heritarrek jakin dezaten.

Gorlizen, 2016ko uztailaren 13an.