Albisteak

 


Uztailaren 1etik 4ra arte gastronomiaz gozatzeko aukera izango dugu, Gorlizko asteburu gastronomikoan.

Horretarako ekintza ugari antolatu dira: txakoli, bermut edo ogi eta garagardo dastaketak, gin&tonic tailerra edo, txikienentzako, madalena tailerra. Era berean, pintxo txapelketa egongo da Gorlizko 15 tabernen artean; "pintxo lehiakideak" euro 1eko prezioa izango du. Horrez gain, jatetxeek plater bereziak eskeiniko dituzte eta herrian zehan gastroguneak (foodtruck-ekin) eta stand gastronomikoak egongo dira.

Kartela Deskargatu

Triptikoa Deskargatu