Albisteak

 

Udalbatzak, 2016ko urriaren 27ko ohiko bilkuran, ondoko akordio hau hartu du:

Jendaurrean jartzen dira, bi (2) hilabetez, Gorlizko Hiri Antolamenduaren Plan Orokorraren Aurrerapena eta Ingurumen Azterlan Estrategikoa —Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legean aurreikusitakoa—, hala ezartzen baita Lurzoru eta Hirigintzari buruzko 2/2006 Legearen 90.3 artikuluan. Epe horren barruan, aurrerapenari dagokionez, iradokizunak eta ordezko aukerak aurkeztu ahal izango dira; eta, dokumentu estrategikoari dagokionez, alegazioak. Horrela, horren guztiaren ostean, zehaztu ahal izango dira Hiri Antolamenduaren Plan Berezia idazteko irizpideak, helburuak, ordezkoa aukerak eta proposamen orokorrak. 

Gorliz, 2016ko azaroaren 16a

ALKATEA

ARANTZA ETXEBARRIA VILLABEITIA