Albisteak

 

Gorlizko Udala, uztailaren 25 eta 26rako azoka bi antolatzen ari da:

25ekoan lehen sektoreko gaiak egongo dira eta 26koan eskulangintzakoak, goizetik eguerdira.

Izen-emate epea uztailaren 9an amaituko da.

Eskabideak honela egin daitezke: telematikoki, posta zertifikatuz, edo Turismo Bulegoan bertan, eskaera-orria eta beste egiaztagiriak aurkeztuz.

Aurten neurri bereziak bete behar izango dira eta horri egokitutako hautaketa sakona egin behar izango dute antolatzaileek.

Izen-ematea artisau azoka (PDF 147KB)
Izen-ematea nekazaritza (PDF 161KB)