Albisteak

 
Apirilak 26
13:30

 Toki Jaurbidearen Oinarriak arautzen dituen Legeak —apirilaren 2ko 7/85 Legeak— ematen dizkidan eskumenak erabiliz eta Toki Erakundeen Antolamendu, Funtzionamendu eta Araubide Juridikoaren Erregelamenduaren 36.1 artikuluan ezarritakoa betez, dei egiten diet udalkide guztiei Udalbatzaren ez ohiko bilkurara etor daitezen. Batzarraldiaren lehenengo deialdia 2019ko APIRILAREN 26an, OSTIRALA, izango da, 13.30etan.

Lehenengo deialdian ezin bada batzarraldia egin, bigarren deialdian egingo da, handik eta berrogeita zortzi ordu geroago, batzar aretoan.

AZTERGAIAK

1º.- 2019ko martxoaren 28an egindako bilkuraren akta onartzea, bidezkoa bada.

2º.- Ibilgailuen aparkalekuaren mugaketa eta antolaketa kontrolatzeko zerbitzu publikoa araupetzen duen ordenantzaren aldaketaren aurka aurkeztutako alegazioak ebatzi eta behin betirako onartu, bidezkoa bada.

3º.- Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoaren Estatutuen aldaketa onartzea, bidezkoa bada.

Gorlizen, 2019ko apirilaren 24an