Albisteak

 

Toki Jaurbidearen Oinarriak arautzen dituen Legeak —apirilaren 2ko 7/85 Legeak— ematen dizkidan eskumenak erabiliz eta Toki Erakundeen Antolamendu, Funtzionamendu eta Araubide Juridikoaren Erregelamenduaren 36.1 artikuluan ezarritakoa betez, dei egiten diet udalkide guztiei Udalbatzaren ohiko bilkurara etor daitezen. Batzarraldiaren lehenengo deialdia 2017ko MARTXOAREN 30ean, OSTEGUNEAN, izango da, 19:30etan.

Lehenengo deialdian ezin bada batzarraldia egin, bigarren deialdian egingo da, handik eta berrogeita zortzi ordu geroago, batzar aretoan.

AZTERGAIAK

1.- 2017ko urtarrilaren 31an egindako bilkuraren akta onartzea, bidezkoa bada.

2.- Berri ematea.- Gaia: Alkatetzak 2017ko otsailaren 14tik 2017ko martxoaren 16ra arte emandako dekretuak. (Honekin batera doaz 2017ko 5. dekretutik 14ra bitarteko dekretuen kopiak).

3º.- .- Hiri Lurren Balioaren Gehikuntzaren gaineko Zerga (Gainbalioa) arautzen duen Ordenantzaren aldaketa, bidezkoa bada.

4º.- Ibilgailuen aparkamendua arautzeko ordenantza onartu, bidezkoa bada

5º.- Animaliak edukitzea eta babestea ordenantzaren aldaketa, bidezkoa bada

6º.- Dirulaguntzak ematea arautzen duen Ordenanza Orokorraren proposamenari hasierako onespena eman, bidezkoa bada

7º.- Guzurmendi kalean dagoen harresia sendotzeko proiektua idazteko eta obra zuzentzeko lanak eman, bidezkoa bada

8º.-  Eskariak eta galderak.

Gorlizen, 2017ko martxoaren 27an

ALKATEA

ARANTZA ETXEBARRIA VILLABEITIA