Albisteak

 

Zer da Hiri Antolamenduaren Plan Orokor berria?

 

Gorlizko Udala Hiri Antolamenduaren Plan Orokorra (HAPO) berrikusten hasi da. HAPO hirigintza-tresna bat da, gure udalerriko hirigintzaren hainbat alderdi antolatu eta planifikatzen duena. Hona hemen alderdi horiek zein diren: etxebizitza, hiria birsortu eta berritzea, lurzoru berriak okupatzea, ekonomia-jarduera (nekazaritza eta abeltzaintzakoa barne), espazio libreak, udalerriko ekipamenduak, irisgarritasuna eta mugikortasuna (aparkalekuak barne) edo ingurumena.

 

Hasierako fase honetan, bereziki garrantzitsua da zuk parte hartzea; izan ere, oraintxe jarriko dira denok eraiki nahi dugun udalerriaren oinarriak.

 

Badaukazu Hiri Antolamenduaren Plan Orokor berriari egiteko ekarpenik? Nola helarazi guri?

 

Ekarpenik baldin eta badaukazu, Gorlizko Udalak aukera ematen dizu proposamen horiek helarazteko. Zure ustez gure udalerriko Hiri Antolamenduaren Plan Orokor berria diseinatzeko orduan kontuan hartu beharreko hobekuntza-arloak, beharrak, ekarpenak eta abar sar litezke proposamenetan.

 

 

Horretarako, partaidetzazko prozesua hasiko dugu. Hainbat tailerren bidez, zuen proposamenak ezagutuko ditugu, bai une honetan baditugun hirigintza-arloetarako, bai espazio berriak eraikitzeko.

 

 

Laster jakinaraziko dugu tailerrok noiz eta non izango diren.

 

Ezin baduzu bileretara etorri, PGOU@gorliz.net helbide elektronikoan edo Udaletxean jarriko den postontzian ere utz ditzakezu zure eskariak eta iradokizunak.

 

Zeinek egin diezaioke ekarpenik HAPOri?

 

Gorlizen bizi eta ekarpenak egin eta helarazi nahi dituzten pertsona guztiek egin dezakete, elkarte batekoak izan zein ez.

 

Nola jakin dezaket partaidetzazko prozesu honen inguruko datu gehiagorik?

 

Azaroaren 5an, ekimenaren aurkezpena egingo da, Sertutxenan (Eloisa Artaza, 1), eta hor zehatz-mehatz azalduko dizuegu zer izango den partaidetzako prozesua, zeinek dinamizatuko duen, nola har daitekeen parte, zertarako balio izango duten zuen ekarpenek eta abar.

, ekimenaren aurkezpena egingo da, n (Eloisa Artaza, 1), eta hor zehatz-mehatz azalduko dizuegu zer izango den partaidetzako prozesua, zeinek dinamizatuko duen, nola har daitekeen parte, zertarako balio izango duten zuen ekarpenek eta abar.

 

Aurreikusitako aurkezpen-ordua: 17.00-18.00

 

 

ETORRI ETA PARTE HARTU!

, ekimenaren aurkezpena egingo da, n (Eloisa Artaza, 1), eta hor zehatz-mehatz azalduko dizuegu zer izango den partaidetzako prozesua, zeinek dinamizatuko duen, nola har daitekeen parte, zertarako balio izango duten zuen ekarpenek eta abar.