Albisteak

 

Toki Jaurbidearen Oinarriak arautzen dituen Legeak —apirilaren 2ko 7/85 Legeak— ematen dizkidan eskumenak erabiliz eta Toki Erakundeen Antolamendu, Funtzionamendu eta Araubide Juridikoaren Erregelamenduaren 36.1 artikuluan ezarritakoa betez, dei egiten diet udalkide guztiei Udalbatzaren ez ohiko bilkurara etor daitezen. Batzarraldiaren lehenengo deialdia 2016ko EKAINAREN 30ean, OSTEGUNEAN, izango da, 13:00etan.

Lehenengo deialdian ezin bada batzarraldia egin, bigarren deialdian egingo da, handik eta berrogeita zortzi ordu geroago, batzar aretoan.

AZTERGAIAK

1.- 2016ko maiatzaren 31an egindako bilkuraren akta onartzea, bidezkoa bada.

2.- Katastroko balioen txostena dela eta, 2017. urterako ondasun higiezinen gaineko zergaren (OHZ) ordenantza fiskalaren aldaketaren behin-behineko onarpena, bidezkoa bada.

3.- Mozioa, Gorlizko EH Bilduk aurkeztua.- Gaia: Katastroaren berrikuspena eta ondasun higiezinen gaineko zergaren Foru Arauaren proiektuari aldaketak (Honekin batera doa).

4.- Mozioa, Gure Esku Dago Gorliz Plentziak aurkeztua.- Gaia: Euskal Herriaren erabakitzeko eskubidea (Honekin batera doa).

5.- Onartzea, bidezkoa bada, adierazpen instituzionala, ekainaren 20ko pertsona errefuxiatuen nazioarteko egunaren harira (Honekin batera doa).

Gorlizen, 2016ko ekainaren 27an

ALKATEA

 
ARANTZA ETXEBARRIA VILLABEITIA