Albisteak

 

Toki Jaurbidearen Oinarriak arautzen dituen Legeak —apirilaren 2ko 7/85 Legeak— ematen dizkidan eskumenak erabiliz eta Toki Erakundeen Antolamendu, Funtzionamendu eta Araubide Juridikoaren Erregelamenduaren 36.1 artikuluan ezarritakoa betez, dei egiten diet udalkide guztiei Udalbatzaren ohiko bilkurara etor daitezen. Batzarraldiaren lehenengo deialdia 2018ko URTARRILAREN 23an, ASTEARTEA, izango da, 19:00etan.

Lehenengo deialdian ezin bada batzarraldia egin, bigarren deialdian egingo da, handik eta berrogeita zortzi ordu geroago, batzararetoan.

AZTERGAIAK

1º.- 2017ko azaroaren 30ean egindako bilkuraren akta onartzea, bidezkoa bada.

2º.- Berri ematea.- Gaia: Alkatetzak 2017ko azaroaren 28tik 2018ko urtarrilaren 18ra arte emandako dekretuak. (Honekin batera doaz 2017ko 67. dekretutik 71.era eta 2018ko 1. bitarteko dekretuen kopiak).

3.- 2018 urtealdirako aurrekontuari hasierako onespena eman, bidezkoa bada.

4º.- Erretiro pentsioei buruzko, EAJ PNV taldeak aurkeztutako mozioa

5º.- Eskaerak eta galderak

Gorlizen, 2018ko urtarrilaren 18an

ALKATEA

ARANTZA ETXEBARRIA VILLABEITIA