Albisteak

 

Toki Jaurbidearen Oinarriak arautzen dituen Legeak —apirilaren 2ko 7/85 Legeak— ematen dizkidan eskumenak erabiliz eta Toki Erakundeen Antolamendu, Funtzionamendu eta Araubide Juridikoaren Erregelamenduaren 36.1 artikuluan ezarritakoa betez, dei egiten diet udalkide guztiei Udalbatzaren ohiko bilkurara etor daitezen. Batzarraldiaren lehenengo deialdia 2018ko UZTAILAREN 18an, ASTEAZKENA, izango da, 14:00etan.

Lehenengo deialdian ezin bada batzarraldia egin, bigarren deialdian egingo da, handik eta berrogeita zortzi ordu geroago, batzararetoan.

AZTERGAIAK

1º.- 2018ko maiatzaren 30ean eta ekainaren 7an egindako bilkuren aktak onartzea, bidezkoa bada.

2º.- Berri ematea.- Gaia: Alkatetzak 2018ko maiatzaren 19tik uztailaren 18ra arte emandako dekretuak. (Honekin batera doaz 2018ko 17. dekretutik 21.era bitarteko dekretuen kopiak).

3º.- Plan Orokorra idazteko oinarritzat balioko dituzten irizpideak eta helburuak onartu eta interesatuek jendaurreko tramitean aurkeztu dituzten iradokizunak ebatzi.

 

4º.- Guzurmendi Mastietaseko E.U. I eremua urbanizatzeko lanak kontratatzeko espedientea dela eta, dokumentazioa eskatu.

5º.- Urezarantza kirol gunean kirol pabiloi bat eraikitzeko lanak kontratatzeko klausulen pleguaren  aldaketa.

 

6º.- Bizkaiko Furu Aldundiari BI 3151 errepidearen, 26+0000 eta 26+0500 kilomtero puntuen artean dagoen zatia Udal honi emateko eskatu.

7º.- 2017 urteko kontu orokorra onartu.

8º.- Eskaerak eta galderak.

Gorlizen, 2018ko uztailaren 13an

ALKATEA

ARANTZA ETXEBARRIA VILLABEITIA