Albisteak

 
Toki Jaurbidearen Oinarriak arautzen dituen Legeak —apirilaren 2ko 7/85 Legeak— ematen dizkidan eskumenak erabiliz eta Toki Erakundeen Antolamendu, Funtzionamendu eta Araubide Juridikoaren Erregelamenduaren 36.1 artikuluan ezarritakoa betez, dei egiten diet udalkide guztiei Udalbatzaren ohiko bilkurara etor daitezen. Batzarraldiaren lehenengo deialdia 2017ko IRAILAREN 27an, ASTEAZKENEAN, izango da, 19.00etan. Lehenengo deialdian ezin bada batzarraldia egin, bigarren deialdian egingo da, handik eta berrogeita zortzi ordu geroago, batzar aretoan. AZTERGAIAK 1.- 2017ko uztailaren 13an egindako bilkuraren akta onartzea, bidezkoa bada. 2.- Berri ematea.- Gaia: Alkatetzak 2017ko uztailaren 13tik 2017ko irailaren 14ra arte emandako dekretuak. (Honekin batera doaz 2017ko 37. dekretutik 59ra bitarteko dekretuen kopiak). 3º.- Kreditu gehigarriak bezala, 2017/06 zenbakidunko kredituen aldaketarako espedientea onartu. 4º.- Hiri Lurren Balioaren Gehikuntzaren gaineko Zerga arautzen duen ordenantzaren aldaketari behin behineko onespena eman 5º.- Animaliak edukitzea eta babestea arautzen duen ordenanzaren aldaketaren aurka jarritako arrazoibideak erabaki eta behin betirako onartu. 6º.- Gorliz Udaleko langileen zerrendan dauden akatsak zuzendu 7º.- Frankismoaren krimenen aurkako kereilan parte hartzeko proposamena 8º.- Eskariak eta galderak. Gorlizen, 2017ko irailaren 22an ALKATEA ARANTZA ETXEBARRIA VILLABEITIA