Albisteak

 

Toki Jaurbidearen Oinarriak arautzen dituen Legeak —apirilaren 2ko 7/85 Legeak— ematen dizkidan eskumenak erabiliz eta Toki Erakundeen Antolamendu, Funtzionamendu eta Araubide Juridikoaren Erregelamenduaren 36.1 artikuluan ezarritakoa betez, dei egiten diet udalkide guztiei Udalbatzaren ohiko bilkurara etor daitezen. Batzarraldiaren lehenengo deialdia 2018ko MARTXOAREN 20an, ASTEARTEA, izango da, 19:30etan.

Lehenengo deialdian ezin bada batzarraldia egin, bigarren deialdian egingo da, handik eta berrogeita zortzi ordu geroago, batzararetoan.

AZTERGAIAK

1º.- 2018ko urtarrilaren 23an egindako bilkuraren akta onartzea, bidezkoa bada.

2º.- Berri ematea.- Gaia: Alkatetzak 2018ko urtarrilaren 23tik martxoaren 15era arte emandako dekretuak. (Honekin batera doaz 2018ko 2. dekretutik 6.era bitarteko dekretuen kopiak).

3.- Ageo 2-4 eremuko Hiri Antolakuntzarako Plan Bereziari hasierako onespena eman, hala badagokio.

4º.- Ibilgailuen aparkalekuaren mugaketa eta antolaketa kontrolatzeko zerbituz publikoa araupetzen duen ordenantzaren aldaketaren aurka aurkeztutako alegazioak ebatzi eta behin betirako onartu.

5º.- Aurrekontua burutzeko Udal arauaren 29. Artikuluaren aldaketa.

 

6º.- Diruzaintzaren gerakin likidoarekin finantziatzen diren gastuen jasangarritasunari buruzko txostenaren berri eman

7º.- Uribe Kosta Zerbitzu Mankomunitatean udal ordezkariak izendatu.

8º.- Eskaerak eta galderak

Gorlizen, 2018ko martxoaren 15an

ALKATEA

 ARANTZA ETXEBARRIA VILLABEITIA