Albisteak

 
IRAGARKIA ARANTZA ETXEBARRIA VILLABEITIA GORLIZ ELIZATEAREN UDALEKO ALKATEA JAKINARAZTEN DUT: URTE BERRIAREN HASIERA OSPATZEKO ARTIFIZIO PIROTEKNIKOAK ERABILI ETA JAURTITZEA. Gorlizko herritar batzuek artifizio piroteknikoak (petardoak, trakak, suziriak, bengalak eta abar) erabiliz edo jaurtiz ospatu ohi dute Urte Berriaren hasiera. Urte Berriaren bidezko ospakizun hori pertsonen, ondasunen eta animalien segurtasunarekin bateratu beharra dago, horregatik gorliztarroi eskatzen dizuet artifizio hauen erabilera herritarren elkarbizitzak eskatzen dituen mugak errespetatuz egitea. Era berean, animalietatik eta leku hauetatik urrun jaurtitzea komeni da, enbarazurik ez sortzeko: ospitaleak, klinikak, gasolindegiak, erregai deposituak, polizia etxeak eta larrialdi zentroak. Herritar oro jakinaren gainean egon dadin ematen da argitara. Gorliz, 2017eko abenduaren 21a ALKATEA