Albisteak

 
IRAGARKIA ARANTZA ETXEBARRIA VILLABEITIA GORLIZ ELIZATEAREN UDALEKO ALKATE UDALBURUA JAKINARAZTEN DUT: ORTU EKOLOGIKOAK erabil daitezen sustatzeko, herritarrei aditzera ematen zaie Udal honek diru laguntza emango diela halako ekimenari heltzen dioten auzokoei. Gorlizen erroldatuta egonda ortu ekologikoak errentan hartzeagatiko diru laguntza jaso nahi dutenek ondoko baldintza hauek bete beharko dituzte: • Langabezian egotea • Jubilatuak eta aktiboan ez dauden 55 urtetik gorakoak • Elbarriak • Lan merkatuan inolako aukerarik ez duten gazteak 2017ko deialdiko oinarri arauetan zehazten da nola eman behar den diru laguntza. Gorliz, 2017ko ekainaren 5a ALKATEA ARANTZA ETXEBARRIA VILLABEITIA