Albisteak

 

Udalak ezagutzera eman nahi dizue udalerri honetako biztanleen artean irekiko den parte-hartze prozesua,  Hiri Antolamenduko Plan Nagusia dela-eta.

Zer da Hiri Antolamenduko Plan Nagusi berria?

Gorlizko Udalak Hiri Antolamenduko Plan Nagusiaren (HAPN) berrikusketa hasi du. Gure udalerriaren garapena antolatzen eta planifikatzen duen tresna da HAPNa, eta arlo hauetan eragiten du: etxebizitzan, hiriko biziberritze eta berrikuntzan, lurzoru berrien okupazioan, jarduera ekonomikoan (nekazaritza eta abeltzaintzako jarduera barne), espazio libreetan, udalerriko ekipamenduetan, irisgarritasun eta mugikortasunean (aparkalekuak barne) edo ingurumenean.

Hasierako fase honetan bereziki garrantzitsua da zure parte-hartzea, guztiok eraiki nahi dugun udalerriaren ereduaren oinarriak finkatuko baitira.

Ba al duzu Hiri Antolamenduko Plan Nagusi berrirako ekarpenen bat? Nola helaraz diezagukezu?

Hala bada, Gorlizko Udalak aukera ematen dizu udalerrirako Hiri Antolamenduko Plan berria diseinatzeko orduan zure iritziz kontuan hartu behar ditugun hobetu beharreko arloak, beharrak, ekarpenak... helarazteko.

Horretarako, parte-hartze prozesu bat hasi behar dugu, hainbat tailerren bitartez jada ditugun hirigintzako guneentzat zein gune berriak eraikitzeko dituzuen proposamenak ezagut ditzagun.

 
Nork egin ditzake HAPNrako ekarpenak?

Gorlizen bizi diren pertsona guztiek helaraz ditzakete ekarpenak, elkarte bateko kideak izan edo ez.

Zuzenean parte hartzerik ez baduzu, zure eskaerak eta iradokizunak helbide elektroniko honetara ere bidal ditzakezu: participacionPGOU@gorliz.net, eta Udaletxean, Kultur Etxean, Turismo Bulegoan (Sertutxena), Andra Mariko Kontsultegian (kanpoko aldean), Udaltzaingoan eta Kiroldegian zerbitzuen eraikinan (kanpoko aldean) ipinitako iradokizun-postontzietan ere sar ditzakezu.

¡ANIMATU ETA HARTU PARTE!

Gorlizen, 2014ko azaroaren 11an.
ALKATEA

      ARANTZA ETXEBARRIA VILLABEITIA

IRAGARKIA (PDF-47KB)