Albisteak

 

Eskutitz honen bitartez, Udalak ezagutzera eman nahi dizue,  Hiri Antolamenduko Plan Nagusia dela-eta, udalerri honetako biztanleen artean zabaldu den parte-hartze prozesuko bigarren aldia.

Zer da Hiri Antolamenduko Plan Nagusi berria?
Gorlizko Udalak Hiri Antolamenduko Plan Nagusiaren (HAPN) berrikusketa hasi du. Gure udalerriaren garapena antolatzen eta planifikatzen duen tresna da HAPNa, eta arlo hauetan eragiten du: etxebizitzan, herriaren biziberritze eta berrikuntzan, lurzoru berrien okupazioan, jarduera ekonomikoan (nekazaritza eta abeltzaintza jarduerak barne), espazio libreetan, udalerriko ekipamenduetan, irisgarritasun eta mugikortasunean (aparkalekuak barne) edo ingurumenean.

Gaur egun, diseinu teknikoak aukera anitz aurreikusten ditu Hiri Antolamenduko Plan Nagusia (HAPN) garatzeko, Etorkizuneko Gorlizentzat hiri konfigurazio ezberdinak osatuz. Auzotarrok aukera teknikoen artean zeintzuk dituzten gustukoenak jakiteko bereziki garrantzitsua da zure parte-hartzea, honela guztiok eraiki nahi dugun udalerriaren ereduaren oinarriak finkatuko baitira.

Tailer bat parte-hartzea bultzatzeko.
Auzotarrok aukera teknikoen artean gustukoenak zeintzuk dituzten jakiteko (etxebizitza, mugikortasuna, eredu ekonomikoa eta abar) Tailer bat izango dugu Abenduaren 1ean, osteguna, 18:00etatik 20:00etara, Sertutxenan (Eloisa Artaza, 1).

Halaber, Sertutxena eraikinean bertan, eta azaroaren 21etik aurrera panelez osatutako erakusketa bat egongo da, proposatutako aukerak aurkezteko. Tailerrera joan baino lehen aldez aurretik erakusketa bisitatzea eskatzen dizuegu, aukerak aurreikusita edukitzeko eta horrela tailerrean hobeto lan egiteko.

Tailerrean interesatuta egonez gero, konfirmatu mesedez zuen parte-hartzea hurrengo posta elektronikoaren bidez: participacionPGOU@gorliz.net.

Parte-hartze Tailerra

Noiz? Abenduaren, 1ean, osteguna, arratsaldeko 6etatik 8etara arte
Non? Sertutxenan (Eloisa Artaza, 1).
Nola? Aldez aurretik hemen izena emanez: participacionPGOU@gorliz.net.

Nork egin ditzake HAPNrako ekarpenak?
Gorlizen bizi diren pertsona guztiek, elkarte bateko kideak izan edo ez.

Eta ezin badut tailerrean parte hartu?
Zuzenean parte hartzerik ez baduzu, zure eskaerak eta iradokizunak helbide elektroniko honetara bidal ditzakezu: participacionPGOU@gorliz.net, edo udaletxean bertan eta udalerriko beste toki batzuetan ipinitako iradokizun-postontzietan ere sar ditzakezu.

Leku horietan guztietan fitxa bat izango dute, zuen iritzia emateko eta han dauden iradokizun-postontzietan uzteko.

Gonbidapena interesgarria delakoan, eta zuen parte-hartzea aldez aurretik eskertuz, jaso agurrik beroena.

ANIMATU ETA PARTE HARTU!

Gorlizen, 2016ko azaroaren 17an

ALKATEA

ARANTZA ETXEBARRIA VILLABEITIA