Albisteak

 

ARANTZA ETXEBARRIA VILLABEITIA

GORLIZ ELIZATEAREN UDALEKO ALKATEA

JAKINARAZTEN DUT:

Gorlizko udalak, Uribe Kostako Behargintzaren bitartez, martzan jarriko du Lanbide- Euskal Enplegu Zerbitzuaren programa, Toki ekintzak Enplegua sustatzeko.

Uribe Kosta eskualde osoan 31 pertsona kontratatutko dira. Horietatik, 23 herri lanetarako peoiak izango dira, 2 igeltsero koordinatzaile eta azken 6ak lan administratiboetarako. Hain zuzen, Gorlizen erroldatuen artean 7 langabetu kontratatuko dira, hiru hilabetez ta lanegun osorako.

Ekintza honek eskualdean diren langabetuak ditu xedea, eta hautaketa  Lanbide Euskal enplegu zerbitzuaren Zuzendariak 2016ko ekainaren 15ean emandako Ebazpenean ezartzen diren irizpideen arabera egingo da. HAutagaia izateko, Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuan inskribatuta egon beharko da, alta egoeran eta langabezian.

Horretarako Lanbiden eskatutako lanetan derrigorrez agertu beharko da: Herri lanetarako peoia, Igletseroa edo administraziorako langilea, orokorrean, eskatzen den lanpostuaren arabera.

Lanbidean dagoen Curriculuma aldaketaren bate gin beahr izanez gero, Uribe Kostako Berhargintzan bertan gauzatu ahal izango da, gozieko 10:00etatik 13:00etara arte, eta baita Lanbideko beste edozein bulegotan, 2016ko urtarrilaren 31ra arte.

Gorliz, 2017ko urtarrilaren 20a

ALKATEA