Albisteak

 

ARANTZA ETXEBARRIA VILLABEITIA
GORLIZ ELIZATEAREN UDALA’KO ALKATE LEHENDAKARIA

 2018KO EKAINAREN 7AN UDALBATZARRAK AKORDIO HAU HARTU DAU

2º.- 2018 URTERAKO IBILGAILUEN APARKALEKUAREN MUGAKETA ETA ANTOLAKETA KONTROLATZEKO ZERBITZUA ARAUTZEN DUEN ORDENANTZA EZARTZEKO  INTERPRETAZIO IRIZPIDE JOANKORRAK.

Hori dela bide, hauxe Udalbatzaren osoko bilkurak aho batez, ERABAKI DAU:

LEHENENGOA.- 2018ko ekitaldirako 30 €ko txartela emotea ibilgailuko udalerrian erroldatuta egonda ibilgailuen transferentzia Gorlizko udalerrira egiaztatzen eta gainerako egoiliarrei ezarritako baldintzak betetzen dabezanei.

BIGARRENA.- 2018ko ekitaldirako 30 €ko aparkatzeko txartel berezia emotea ondorengo kasuetan:

A) Zabaltzeko lizentzia edo aurretiazko jakinarazpena daukaten Gorlizen sozietatearen egoitzadun Ekonomia-jarduerei.
Baldintza hauek betetzea eskatuko dira:

1) Ibilgailua erroldatuta egotea Gorlizko ibilgailuen erroldan.
2) Jarduera gauzatzeko lan-ordutegian ibilgailua erabiltzeko beharrizana egiaztatzea.
3) Egunean beteta izatea udal ogasuneko zerga-betebeharrak.

B) Saltegi, ostalaritza eta zerbitzuetako establezimenduetako Gorlizen bizi ez diren langileei.
Jarduera gauzatzen dabenak ondoren zehazten diren gaineko egiaztagiriak aurkeztu beharko dabez:

1) Gorlizko udalerrian bizi ez diren kontratatutako langileen zerrenda.
2) Kontratu-harremanei buruzko egiaztagiria.
3) Egunean ordainduta izatea gizarte segurantzako kuotak eta udal ogasuneko zerga-betebeharrak.
4) Jardueraren lan-ordutegia.

 Txartelean azalduko da establezimendua zein dan eta indarraldia izango dau kontratuak irauten dauen aldian jardueraren lan-ordutegiaren barruan.

C) Gorlizko herriari zerbitzua emoten deutsien herri-erakundeak euren langile-zerrendan sartutako Gorlizko udalerria bizi ez direnen langileen alde.
Erakundearen ordezkariak ondoren zehazten diren gaineko egiaztagiriak aurkeztu beharko ditu:

1) Gorlizko udalerrian bizi ez diren langile-zerrendako langileen zerrenda.
2) Kontratu-harremanei buruzko egiaztagiria.
3) Egunean ordainduta izatea gizarte segurantzako kuotak eta udal ogasuneko zergak.
4) Jardueraren egutegia eta lan-ordutegia.

Txartelean erakundea zein dan azalduko da eta indarra izango dau lan-ordutegiaren barruan,

HIRUGARRENA.- 2018ko ekitaldirako 80€ko txartela emotea matrikula bakarrari atxikitzea ordainduta daukaten etxebizitzetako Ondasun higiezinen gaineko zerga guztiei (etxebizitzaren zenbaki finkoa), erroldatuta egonda zein ez eta ez da egiaztatu behar ahaidetasun-harremanak  (Ondasun higiezinen gaineko zergaren ordainagiria erantsi beharko da).

LAUGARRENA.- Gune berdeko aparkalekuan ordukako zatiketa baimentzea, ordu 1eko tarteetan, €1 orduko.

BOSGARRENA.- Gune urdineko aparkalekuko kontrola iluntzeko 8ak arte mugatzea.

SEIGARRENA.- OTA zerbitzua arautzen dauen ordenantza aldarazteko lan-batzorde teknikoa bultzatzea.

Gorlizen, 2018ko ekainaren 7an.

ALKATEA

ARANTZA ETXEBARRIA VILLABEITIA