Albisteak

 

Tokiko Gobernu Batzarrak, 2019ko urtarrilaren 24an egindako ohiko bilkuran, onartu egin du Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zergaren 2019ko udal errolda.
    Iragarki honek jakinarazpen ondorioak izango ditu goian azaldutako zergaren pean diren zergadunentzat, hala ezartzen baita Bizkaiko Lurralde Historikoko Zergei buruzko martxoaren 10eko 2/2005 Foru Arau Orokorraren 100.3 artikuluan.
    Errolda hau jendaurreko aldian jartzen da hamabost (15) egunez, iragarki hau Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatuta.
Aipatutako errolda jendaurreko aldian jartzen da hamabost (15) egunez, iragarki hau Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik zenbatuta. Interesdunek, epe horren barruan, aztertu ahal izango dute Herritarren Arretarako Zerbitzuaren bulegoetan (HAZ), Udaletxean, eta, horrela, bidezkotzat jotzen dituzten alegazioak edo erreklamazioak aurkeztu ahal izango dituzte.
Dagokion epea igarota erreklamaziorik aurkezten ez bada, errolda behin betiko onartutzat joko da.
Inprimakiak jaso ez badira edo galdu badira, horien kopia eskatu ahal izango da Herritarren Arretarako Zerbitzuan (HAZ).

Ordaintzeko lekua eta bideak

-  BORONDATEZKO ORDAINALDIA:

a) Epea: aurtengo martxoaren 1etik apirilaren 17ra, gainkargurik gabe ingresa daiteke dagokion zenbatekoa.
b) Ordaintzeko modua: helbideratuta ez dauden ordainagiriak Kutxabanken bidez ordainduko dira, eta, horretarako, zergadunen etxeetara heltzen den inprimaki sorta aurkeztu beharko da; nahi izanez gero, Herritarren Arretarako Zerbitzuan (HAZ) ordaindu ahal izango da, kreditu/ zordunketa txartelaren bidez. Helbideratuta dauden ordainagiriak, berriz, dagozkion entitateetan.
c) Lekuak: Kutxabankeko edozein bulegotan edo udal bulegoetan.
d) Helbideratutako ordainagiriak 2019ko apirilaren 3an kobratuko dira.

- NAHITAEZKO ORDAINALDIA: 2/2005 Foru Arauaren 165. artikuluan ezartzen denaren arabera, borondatezko ordainaldia igarotze hutsak berekin ekarriko du berandutza-interesak eta nahitaezko ordainaldiko gainkarguak eskatzea, Foru Arau honetako 26. eta 28. artikuluekin bat, bai eta premiamendu-prozeduraren kostuak eskatzea ere.

Bandoa ikusi (PDF 100KB)