Albisteak

 

OHARRA

Udalbatzak, hartutako akordioaren bidez, esleitu egin du Gorliz udalerriko Hiri Antolamenduaren Plan Orokorraren berrikuspena idatzi eta aholkularitza lanak emateko zerbitzua.

 ESTUDIO K arkitektura bulegoak egingo ditu lanok, eta, laster, teknikari gaituek “eraikinen inbentarioa eta etxebizitzen analisia” egingo dute. Agiri hori Gorlizko Hiri Antolamenduaren Plan Orokorraren barruan egongo da, udalerriaren hirigintza informazioko dokumentu gisa.

 Inbentarioa egiteko, teknikari gaituek, behar bezala identifikatuta, bisitak egingo dituzte udalerriko etxebizitzetan, lanok egin ahal izateko behar den informazioa lortzearren.

 Teknikariak zori bidez ateratako etxeetara baino ez dira joango, eta hortaz, ez dira udalerriko etxe guztietara bertaratuko.

 Horregatik, bada, ahalik eta laguntza handiena ematea eskatzen dizuegu, ahalegina denon hobe beharrez izango da eta. Eskerrik asko zuen laguntzagatik.

 Udala auzotar guztien esanetara dago edozein zalantza argitzeko. Horretarako, udal bulegoetara etor zaitezkete, edo, bestela, 94.677.01.93 telefono deitu.

Gorliz, 2014ko urriaren 13a
ALKATEA
ARANTZA ETXEBARRIA VILLABEITIA

OHARRA (pdf-287k)