Albisteak

 

Toki Jaurbidearen Oinarriak arautzen dituen Legeak —apirilaren 2ko 7/85 Legeak— ematen dizkidan eskurantzak erabiliz eta Toki Erakundeen Antolamendu, Funtzionamendu eta Araubide Juridikoaren Erregelamenduaren 78. eta 80. artikuluetan ezarritakoa betez, dei egiten diet udalkide guztiei Udalbatzaren ezohiko bilkurara etor daitezen. Bilkuraren lehenengo deialdia 2020ko abenduaren 17an, OSTEGUNA izango da, iluntzeko 7etan.

Lehenengo deialdian ezin bada bilkura egin, bigarren deialdian egingo da, handik eta berrogeita zortzi ordu geroago.

SARS CoV-2k eragindako osasun-krisiak sortutako alarma egoera dela eta, Tokiko Gobernu Batzordeko dokumentazioa e-mailez bidaliko da. Hori guztia, urriaren 1eko, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren 40/2015 Legearen 17. Artikuluaren arabera.

Azkenik, saioa, telematikoki izan daiteke, partaidei bidaiak ekiditzeko helburuz eta osasun agintariek emandako oharrei jarraituz. Hori guztia Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 46. artikuluaren 3. paragrafoaren arabera, martxoaren 31ko 11/2020 Errege Lege Dekretuaren azken xedapenetatik bigarrenak emandako idazketaren arabera (11/2020 Errege Lege Dekretua, martxoaren 31koa, gizarte- eta ekonomia-arloan COVID-19ri aurre egiteko premiazko neurri osagarriak onartzen dituena.

Mezu baten bidez, lotura telematikoa bidaliko da.

AZTERGAIAK

ANTOLAKUNTZA

1.- Ohiko bilkuraren akta —2020ko azaroaren 25ekoa— onartzea, bidezkoa bada.

2.- Berri ematea.- Gaia: Alkatetzak 2020ko azaroaren 20tik 2020ko abenduaren 11ra bitartean emandako dekretuak.

3.- Berri ematea.- Gaia: Tokiko Gobernu Batzordeak 2020ko azaroaren 19tik 2020ko abenduaren 3ra  bitartean onartutako akordioak.

4.- Berri ematea.- Gaia: 2020ko urtean zehar onartutako kreditu aldaketen egonkortasun txostenak.

5.- 2021erako Udal-aurrekontuen proiektua onartzea, hala badagokio.

6.- Gorlizko udal ordenantza fiskalen aldaketaren hasierako onarpena.

7.- Bizkaiko Foru Aldundiarekin nahitaezko diru-bilketarako hitzarmena onartzea.

8.- Gorlizko Udalaren telelanari buruzko araudiaren hasierako onarpena.

LURRALDEA

9.- Aparkaldia arautzen duen ordenantzaren aldaketari hasierako onarpena ematea.

10.- Bizkaiko Foru Aldundiarekin hiri-hondakinak biltzeko hitzarmena onarpena.

11.- Bideak garbitzeko eta hiri-hondakin solidoak biltzeko zerbitzuen kontratuaren esleipena.

12.- Guzurmendi-Mastieta U.E. I urbanizatzeko obra-kontratuaren aldaketa onartzea.

Este es el enlace para verlo en directo: https://www.youtube.com/channel/UCbOicpWoj9CshovLXTgNvlg

Deialdia (PDF 156KB)