Albisteak

 
Toki Jaurbidearen Oinarriak arautzen dituen Legeak —apirilaren 2ko 7/85 Legeak— ematen dizkidan eskurantzak erabiliz eta Toki Erakundeen Antolamendu, Funtzionamendu eta Araubide Juridikoaren Erregelamenduaren 78. eta 80. artikuluetan ezarritakoa betez, dei egiten diet udalkide guztiei Udalbatzaren Ohiko bilkurara etor daitezen. Bilkuraren lehenengo deialdia 2020ko UZTAILAren 29an, ASTEAZKENA izango da, arratsaldeko zortzietan.

Lehenengo deialdian ezin bada bilkura egin, bigarren deialdian egingo da, handik eta berrogeita zortzi ordu geroago, batzar aretoan.

Halaber, Tokiko Gobernu Batzordeko deialdia eta dokumentazioa e-mailez bidaliko dira. Hori guztia, urriaren 1eko, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren 40/2015 Legearen 17. Artikuluaren arabera.

Azkenik, saioa Batzar Aretoan burutuko da kutsaketak ekiditzeko beharrezko neurriak hartuta. Segurtasuneko gutxiengo distantzia bermatuta, saioa modurik egokienean gauzatuko da.

Aztergaia

Antolakuntza

1.- Ohiko bilkuraren akta —2020ko maiatzaren 21koa— eta ezohiko bilkuren aktak —2020ko ekainaren 15ekoa eta 25ekoa—  onartzea, bidezkoa bada.

2.- Berri ematea.- Gaia: Alkatetzak 2020ko maiatzaren 16tik 2020ko uztailaren 23ra bitartean emandako dekretuak.

3.- Berri ematea.- Gaia: Tokiko Gobernu Batzordeak 2020ko maiatzaren 16tik 2020ko uztailaren 23ra  bitartean onartutako akordioak.

Lurralde arloa                              

4.-. Udal instalazioak eta bulegoak garbitzeko eta kontserbatzeko zerbitzuaren lizitazioaren esleipena.

Adierazpenak, mozioak eta interpelazioak

5.- Eusko Abertzaleak udal taldeak aurkeztutako mozioa, Gorlizko Etengabeko Arreta Gunea urte osoan irekitzeari buruzkoa.
 
6.- Erregu eta itaunak.

Gorliz, 2020ko uztailaren 24an.

Alkatea
Nagore Utxupi Larrazabal

Deialdia (PDF 1,68MB)