Albisteak

 

Bizi dugun pandemia globalaren aurrean, Gorlizko udalerrian ospatzen diren jai guztiak bertan behera utzi behar izan ditugu: San Pedro, Santiago, Andra Mari, San Lorenzo eta Urezarantza.

Gorlizko Udalak kultur ekitaldi alternatiboak eskainiko ditu udan. Ekitaldietan Eusko Jaurlaritzak ezarritako higiene eta osasun-segurtasunerako neurriak zorrotz beteko dira.   

Era berean, ekitaldi horiek egin ahal izateko, ezinbestekoa da herritar guztien jarrera arduratsu eta zibikoa. Hori dela eta, Udalak eskubidea izango du aipatutako araudia betetzen ez dela ikustekotan, ekitaldi oro eteteko.

Ostalaritzari dagokionez, ezingo da kanpoko barrarik instalatu, ez da musika-ekipamendurik instalatuko establezimenduen kanpoaldean eta ixteko ohiko ordutegiak errespetatuko dira; izan ere, jaiak egiten ez direnez, ez da haien ordutegia luzatuko.

Ostalaritzako establezimenduak edo antzekoak ez diren espazio publikoetan edo kalean taldean edatea osasungaiztasun-egoeratzat hartuko da.

Gogorarazten da ezarritako segurtasun-neurriak ez direla soilik kultura-ekitaldiak egiteari buruzkoak, baizik eta eguneroko jarduera orori buruzkoak.

Udalak ahal duen guztia egingo du bizi behar dugun egoera ahalik eta eramangarriena izan dadin, betiere herritarren ongizatean pentsatuz.