Albisteak

 

Udal honek, “EUSKARA IKASTEKO DIRU LAGUNTZAK EMATEKO UDAL ORDENANTZA”rekin bat, irekita dago 2019/2020 ikasturteko diru laguntza eskatzeko orriak aurkezteko epea. Epea urriaren 31ra artekoa izango da.

Indarrean dagoen Ordenantzaren baldintzak bete beharko dituzte eskatzaileek, eta eskari orriarekin batera, ondoko dokumentu hauek aurkeztu beharko dituzte:

  • NANaren fotokopia.
  • Euskaltegiaren egiaztagiria, bertan azalduta zein maila egin duen, gainditu duen ala ez, egindako ikastaroaren ordu kopurua eta ordu horietatik zenbatetan joan den klasera.
  • Zinpeko aitorpena.
  • Ordaindu izanaren frogagiria.
  • Kontu korrontearen zenbakia. 

Iragarkia (PDF 214KB)
Zinpeko adierazpena (PDF 127KB)
Hirugarrenen mantenua (PDF K569B)