Albisteak

 

Toki Jaurbidearen Oinarriak arautzen dituen Legeak —apirilaren 2ko 7/85 Legeak— ematen dizkidan eskurantzak erabiliz eta Toki Erakundeen Antolamendu, Funtzionamendu eta Araubide Juridikoaren Erregelamenduaren 78. eta 80. artikuluetan ezarritakoa betez, dei egiten diet udalkide guztiei Udalbatzaren Ezohiko bilkurara etor daitezen. Bilkuraren lehenengo deialdia 2020ko Ekainaren 25ean, OSTEGUNA izango da, 20:00etan, Areto Nagusian.

Lehenengo deialdian ezin bada bilkura egin, bigarren deialdian egingo da, handik eta berrogeita zortzi ordu geroago, batzar aretoan.

Deialdia ezohikoa izateko arrazoia Udal honek alarma-egoeran hartutako neurrien berri emateko premian oinarritzen da, hura 2020ko ekainaren 21ean amaitu ondoren. Hori guztia, ekainaren 5eko 555/2020 Errege Dekretuaren arabera (COVID-19k eragindako osasun-krisia kudeatzeko alarma-egoera deklaratzen duen martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuak aitortutako alarma-egoera luzatzen duena). Era berean, Lehendakariaren 14/2020 Dekretua, ekainaren 18koan oinarrituta, zeinaren bidez deklaratzen baita deseskaladarako planaren 3. fasea gainditu dela. Horrenbestez, indargabetuta geratuko dira alarma-egoeraren esparruan hartutako neurriak, eta 2020ko ekainaren 19an hasiko da «normaltasun berria».

Azkenik, saioa Batzar Aretoan burutuko da kutsaketak ekiditzeko beharrezko neurriak hartuta. Segurtasuneko gutxiengo distantzia bermatuta, saioa modurik egokienean gauzatuko da.

AZTERGAIAK (PDF 110KB)

Bakarra.- COVID-19k eragindako osasun-krisia kudeatzeko alarma-egoera alarma egoeraren hasieratik gaur arte Udalak hartutako neurrien berri eman.