Albisteak

 

Gorlizko Udalak, aurtengo aurrekontuetan, hainbat diru-laguntza eta laguntza ematea aurreikusten du. Hoien helburua, udal-interesa duten eremu eta diziplinetan egiten diren jardueretan laguntzea izaten da.

Alkatetzaren Dekretu bidez, 2020ko ekainaren 1ean, DIRU-LAGUNTZA PROGRAMA onartu da, bai deialdia eta bai  2020rako diru laguntza arautuak emateko Oinarri-arauak ere.

Programa zein nolakoa den jakin nahi duenak eskuragarri dauka Udal eraikinetan eta Udalaren web orrian (www.gorliz.eu).

Orokortasunez, eta beste epe batzuk jarrita dituzten laguntza programak izan ezik, 30 egun naturaleko epean aurkeztu behar izango dira eskabideak, deialdi hau Udalaren web orrian argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

 Deialdiaren oinarriak (PDF 305KB)
 I. Eranskina (PDF 355KB)
 II. Eranskina (PDF 385KB)
 III. Eranskina (PDF 1,04MB)
 IV. Eranskina (PDF 391KB)
 Hirugarrenen mantenimenduaren fitxa (PDF 570KB)