Albisteak

 

2020ko maiatzaren 29an, Alkateak 221/2020 Dekretua eman du eta xedapen-zatiak honela dio:

LEHENENGOA.- Gorlizko hondartzan eta pinudian neurri hauek hartzeko AGINTZEA:

  • Gorlizko hondartzarako sarbideen itxiera, Astondoko sarrerako eskaileraren bidez, eta pinuditik sartzeko bidea, egurrezko zubiaren ondoan, gainerako sarbideak bakarrik mantenduz.
  • Pertsonak Gorlizko hondartzara eta pinudira sartzea mugatzea, edukiera kontrolatuz.
  • Hondartzaren inguruan kokatutako ibilgailu-aparkalekuak zati batean edo osorik ixtea. Debekatuta egongo da bertan ibilgailu motordunak sartzea eta zirkulatzea, erabiltzaileen osasuna arriskuan jartzeagatik komenigarritzat jotzen den unean.
  • Gorlizko hondartza eta pinudia erabat edo zati batean hustea, betiere erabiltzaileen osasunerako arriskua badago.
  • Goizeko 10ak eta arratsaldeko 20ak bitartean, hondartzan nahiz pinudian bakarka edo taldean edozein kirol egitea debekatzea.
  • Hondartza-eremuan bainu publikoak irekitzea, udal-zerbitzuek garbituko dituztenak.
  • Hori guztia, SARS-CoV-2 bidezko pandemia-egoeran dauden Euskal Autonomia Erkidegoko hondartzak eta bainatzeko guneak irekitzeko eta erabiltzeko osasun-irizpideak betetzen laguntzeko. Irizpide horiek Euskal Osasun Zerbitzuak ematen ditu, maiatzaren 23ko SND/440/2020 Aginduari jarraikiz. Agindu horren bidez, hainbat agindu aldatzen dira, COVID-19k eragindako osasun-krisia hobeto kudeatzeko, normaltasun berri baterako trantsiziorako plana aplikatuz.

BIGARRENA.- Honako hauek JAKINARAZTEA:

  • Giza baliabideak eta baliabide materialak instalatuko dira, polizia-laguntzaileen bidez hondartzara joaten den jendearen kontrola indartzeko, egokitzat jotzen diren eta inguruabarrak eskatzen dituzten neurri osagarriak hartzeko.
  • Udalerrian ibilgailuen trafikorako sarbide-kontrolak jarriko dira, Ertzaintzarekin koordinatuta.
  • Erabiltzaileei gomendatzen zaie hondartzan eta Gorlizko pinudian gehienez ere egunean hiru orduz egotea, baita eguzkitakoak, aulkiak, hamakak, koltxonetak eta antzeko elementuak ez eramatea ere.
  • Gogoratzen da beti mantendu beharko dela hirugarrenekiko pertsonen arteko distantzia, 2 metrokoa gutxienez, eta saihestu egin beharko direla leku jendetsuak eta jende-pilaketak.
  • Era berean, hondartzako salbamendu-, laguntza-, zaintza- eta segurtasun-zerbitzuen jarraibideak eta eskakizunak bete behar direla gogorarazten da, bai eta horretarako gaitzen diren telefonia mugikorreko aplikazioak ere.
  • Pertsona guztiek osasun-larrialdia gainditzeko duten jarrera arduratsu eta zibikoa eskatzen da.
  • Jakinarazten da Udalak berehala itxi ahal izango dituela egokitzat jotzen dituen espazio publikoak eta zirkulazio-bideak, baldin eta jokabide arduragabeak edo SARS-CoV-2 birusaren transmisioa prebenitzeko segurtasun-neurrien aurkakoak ikusten baditu.
  • Larrialdiei aurre egiteko telefono-zenbakia gogorarazi da: 112.

HIRUGARRENA.- Alkatetzak ahalmena izango du osasun publikoko inguruabarren arabera ezarritako baldintzak aldatzeko eta, bereziki, Udalbatzaren funtsezko zerbitzu publikoek behar bezala funtzionatzen dutela bermatzeko beharrezko neurriak hartzeko.

Bandoa (PDF 240KB)