Albisteak

 

Toki Jaurbidearen Oinarriak arautzen dituen Legeak —apirilaren 2ko 7/85 Legeak— ematen dizkidan eskurantzak erabiliz eta Toki Erakundeen Antolamendu, Funtzionamendu eta Araubide Juridikoaren Erregelamenduaren 78. eta 80. artikuluetan ezarritakoa betez, dei egiten diet udalkide guztiei Udalbatzaren Ohiko bilkurara etor daitezen. Bilkuraren lehenengo deialdia 2020ko MAIATZAren 21an, OSTEGUNA izango da, 19:00etan.

Lehenengo deialdian ezin bada bilkura egin, bigarren deialdian egingo da, handik eta berrogeita zortzi ordu geroago, batzar aretoan.

Martxoaren 14ko alarma-egoera indarrean sartu ondoren eta luzapenak ikusita, COVID-19k eragindako osasun-krisia kudeatzeko alarma-egoera deklaratzen duen  463/2020 Errege Dekretuaren arabera, ezin izan da ohiko udalbatzar apirilean egitea.Halaber, Tokiko Gobernu Batzordeko deialdia eta dokumentazioa e-mailez bidaliko dira. Hori guztia, aipaturiko 463/2020 Errege Dekretuaren 6., eta urriaren 1eko, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren 40/2015 Legearen 17. Artikuluaren arabera.

Azkenik, saioa, partzialki edo bere osotasunean telematikoki izan daiteke, partaidei bidaiak ekiditzeko helburuz eta osasun agintariek emandako oharrei jarraituz. Hori guztia Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 46. artikuluaren 3. paragrafoaren arabera, martxoaren 31ko 11/2020 Errege Lege Dekretuaren azken xedapenetatik bigarrenak emandako idazketaren arabera (11/2020 Errege Lege Dekretua, martxoaren 31koa, gizarte- eta ekonomia-arloan COVID-19ri aurre egiteko premiazko neurri osagarriak onartzen dituena.
COVID-19ri.

Aztergaia

Antolakuntza

  1. Alarma-egoeraren ondorioz Osoko bilkuraren deialdia posta elektronikoz berrestea, bai eta bideokonferentzia-sistemaren bidez bilkura egitea ere onartzea, bidezkoa bada.
  2. Ohiko bilkuraren akta —2020ko otsailaren 27koa— eta ezohiko bilkuraren akta —2020ko martxoaren 9koa—  onartzea, bidezkoa bada.
  3. Berri ematea.- Gaia: Alkatetzak 2020ko otsailaren 22tik 2020ko maiatzaren 15era bitartean emandako dekretuak.
  4. Berri ematea.- Gaia: Tokiko Gobernu Batzordeak 2020ko otsailaen 7tik 2020ko maiatzaren 15era  bitartean onartutako akordioak.
  5. 2020 Udal Araudiaren onespena.
  6. Guzurmendi-Mastietako I.E.U.ko urbanizazio obraren 3. Egiaztapena onartu, bidezkoa bada.
  7. Guzurmendi-Mastietako I.E.U.ko urbanizazio obraren 4. Egiaztapena onartu, bidezkoa bada.

    Herritarrekin hartu-emanak

  8. 8.-  III. Berdintasun Plan Mankomunatua eta Uribe-Kostako Zerbitzu Mankomunitatea osatzen duten zazpi udalen planaren onarpena.

    Lurralde arloa

  9. 9.- Kaleko garbiketa eta hiri hondakin solidoen bilketaren lizitazioaren kontratazio-espedientea, gastu-baimena eta administrazio-klausula zehatzen agiria (AKZA) eta preskripizio teknikoen agiria (PTA) onartzea.
  10. 10.- Plentziako Uri Udalaren eta Gorlizko Elizateko Udalaren arteko lankidetza-hitzarmena onartzea, Areatza kaleko hornidura-, zoladura- eta seinaleztapen-sarea handitzeko obrak gauzatzeko.
  11. 11.- Udal instalazioak eta bulegoak garbitzeko eta kontserbatzeko zerbitzuaren lizitazioaren dokumentazioa eskatzea.

    Adierazpenak, mozioak eta inerpelazioak

  12. 12.- Moción presentada por el Grupo municipal EH BILDU, sobre el Registro civil.
  13. 13.- Moción presentada por el Grupo municipal Nacionalista Vasco, sobre el Registro civil.
  14. 14.- Eskaerak eta galderak.

Zuzenean ikusteko esteka honakoa: https://www.youtube.com/channel/UCbOicpWoj9CshovLXTgNvlg