Albisteak

 

Indarrean dagoen alarma-egoera ikusita, eta osasunaren eta interes publikoaren aldeko prebentzio-neurriak mantentze aldera, apirilaren 30ean emandako SND/380/2020 Agindua dela eta, honako hau jakinarazten da:

  • Kanpoan banakako kirola egiteko baimena ematen da, udalerrian eta egunean behin, goizeko 6etatik 10ak arte eta arratsaldeko 8etatik gaueko 11k arte.
  • Banakako edo elkarrekin bizi den bikotearekin ibiltzera irtetzeko baimena ematen da, udalerrian eta egunean behin, goizeko 6etatik 10ak arte eta arratsaldeko 8etatik gaueko 11k arte. Ezin izango da etxetik kilometro bat baino gehiago urrundu.
  • 70 urteko gorakoek ibili eta kirol egin ahal izango dute goizeko 10etatik 12ak arte eta arratsaldeko 7etatik gaueko 8ak arte, aipaturiko baldintzak betez gero.
  • Egunean behin, eguerdiko 12etatik arratsaldeko 7ak arte ibiltzera irtetzeko baimena ematen da, pertsona heldu batek eta gehienez 14 urtetik beherako hiru adingabek osatutako taldeetan. Ibilaldiaren gehieneko iraupena egunean ordubetekoa izango da eta ezin izango da etxetik kilometro bat baino gehiago urrundu.
  • Uneoro gutxieneko bi metroko distantzia mantendu beharko da hirugarren pertsonekiko.
    Jende gutxi ibiltzen den lekuetan aritzea gomendatzen da, lagunen pilaketak saihestuz.
  • Alarma-egoerak indarrean jarraitzen du, eta, beraz, pertsona guztien mugimendu-askatasuna murriztuta dago. Berariaz baimendutako baldintzetan baino ezin da irten.
  • Osasun-larrialdia gainditzeko, ezinbestekoa da pertsona guztien jarrera arduratsua eta zibikoa.
  • Udalerriko edozein bide edo espazio publiko naturaletatik zirkulatu ahal izango da.
  • Debekatuta dago aire zabaleko haurrentzako jolas-espazioetara eta kirol-instalazioetara sartzea.
  • Udalak berehala itxiko ditu egokitzat jotzen dituen espazio publikoak, baldin eta jokabide arduragabeak edo SARS-CoV-2 birusaren transmisioa prebenitzeko segurtasun-neurrien aurkako portaerak ikusten baditu.

 Kirola egiteko prebentzio-neurriak (PDF 231KB)